2013/06/29

2013KO EKAINEKO "AZKEN BARIKUE"

Uztailaren 3an Kurrillok 10 urte egingo ditu Espainako kartzeletan. Hilabete honetako "azken barikuko" argazkiak hemen:

2013/06/26

YUSTEREN HITZAK SUFRIMENDUAREN ESTRATEGIAREN ADIERAZLE

Angel Yuste (Espetxetako Zuzendaritzako idazkari nagusia)
Hona Yusteren hitzen harira Herrira mugimenduak ateratako oharra:

Herriraren aburuz, Espetxetako Zuzendaritzako idazkari nagusi den Angel Yustek Espainiako Kongresuan gaur egindako adierazpenak onartezinak dira. Are gehiago, sufrimendua eta oinazea besterik eragiten ez duen salbuespeneko espetxe politika honen ondorio zuzenak pairatzen dituzten milaka euskal herritarrenganako errespetu falta ikaragarria suposatzen dute.
Yusteren hitzek sufrimenduaren estrategian sakontzen dute eta bai presoen bai euren ingurune hurbil osoa arriskuan jartzen duen errusiar erruletaren apología garbia dira. Izan ere, ezin dugu ahaztu sakabanaketak edo espetxe barruan emandako osasun asistentzia desegokiak hamarnaka euskal herritarren bizitzarekin amaitu dutela.

2013/06/24

AZKEN BARUKUE: KURRILLOK 10 URTE KARTZELAN

Datorren ostirala ekaineko "azken barikue" da.
Hilabete honetako azken ostiral honi izaera berezia eman nahi izan diogu.
Kurrillok 10 urte egingo ditu datorren uztailaren 3an Espainiako kartzeletan preso eta 19 urte Larrabetzutik kanpo.
Bera da, gainera, gaixotasun larria duten 15 euskal preso politikoetako bat.
Bestalde, bere askatasuna exigitzeko eta etxera ekartzeko martxan dagoen lan-taldeak sinadura bilketa bati hasiera emango dio egunotan.
Ostiral honetan, 20:30ean, plazan itxaroten zaituztegu!
Kurrillo askatu! 



2013/06/17

ETXERAT: MAIATZEKO TXOSTENA

Maiatzean zehar espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena argitaratu du etxeratek:

Maiatzeko hilabetekari honek, hil honetan espetxeetan eman diren gertakari nagusien berri ematen du, eta gertakari hauek aztertuta ikus daiteke egoera ez dela gehiegi aldatu. Espetxe politika honen bizi-baldintza gogorrez gain, zenbait funtzionariok gure senide euskal preso politikoekin espetxeetan dituzten jarrerak ere benetan latzak izaten dira; tentsio uneak, probokazioak eta mehatxuak ugariak direlarik. Eta jarrera hauek jada nahikoa urratuak diren eskubideak urratzen jarraitzeko aukera besterik ez dute ematen. 

2013/06/13

IHESLARIEK DUINTASUNEZ BIZITZEKO ESKUBIDEA DUTE

Beharrezkoa da mundu osoan zehar barreiaturik dauden euskal iheslari politikoen oinarrizko giza eskubideak errespetatzea eta pairatzen dituzten salbuespen neurriak eta jazarpena etetea.

 


Euskal Herrian aski ezaguna da euskal preso politikoek pairatzen duten giza eskubideen urraketa, beraiei ez ezik euren senide eta lagunei ere sufrimendua eragiten dieten salbuespen neurri eta espetxe politika ankerraren ondorioz.

2013/06/06

HERRIA DUGU ARNAS

Azken berrogeita hamar urteetan iheslariak lagundu dituzten hainbat talde eta norbanakoek "HERRIA DUGU ARNAS"ekitaldia antolatu dute ekainaren 15ean Biarritzeko Irati erakustazokan. Ekitaldian, bake prozesuan "aktiboki" parte hartzeko parada emango zaio Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboari.

Informazio gehiago kazeta.infon.





"Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari gaude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dugu, mundutik herrira itzuli. Arazo politikoaren konponbide integrala bultzatu nahi dugu, horrek ekarriko duelako gure arazoaren behin betiko ezabatzea. Herria eraman genuen gurekin, herria bizi izan dugu urrun egonik ere, eta herria da gure hatsaren ezinbesteko oinarri." 

2013/06/04

HERRIRAK "HERRITARRON EPAIA" EGITASMOA JARRI DU ABIAN

197/2006 doktrinari amaiera emateko Herrirak “Herritarron epaia” ekimen ibiltaria jarri du abian. Ekimena ekainaren 8an hasiko da, Tafallan. 80 hiri eta herritan egingo da, eta Iruñean izango du bukaera, Anaitasuna pabiloian, irailaren 14an
Hemen dituzue dokumentuak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

2013/06/01

ELKARTASUN ZOZKETAREN LEHEN SARITUA

Larrabetzuko ostalari eta merkatariek antolatu duten Herriraren aldeko elkartasun zozketaren lehen sarituak atera dira. Afaria, masajeak, jaki gozoak... ZORIONAK!