2012/11/28

AZKEN BARIKUE: 2012ko azaroaren 30ean

Hilabete honetako AZKEN BARIKUEn Larrabetzuko kirolariek, berriz, bat egingo dute Herriraren deialdiarekin.
Aurreko hilabeteko ostiralean ezin izan genuen deialdia nahi bezala burutu eguraldi txarra zela eta. Oraingoan lagun izatea espero dugu.
Gonbidatuta zaudete denok!





2012/11/20

U12: "DENBORA" LABURMETRAIAREN AURKEZPENA

Herrira mugimenduak datorren urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorreraren spot ofiziala aurkeztu du gaur Donostian. 
Spota kanpaina erraldoia osatzeko ekarpen bat da. Lander Garro zuzendari, Eider Rodriguezek idatzitako gidoia oinarri, Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreak protagonista eta Juantxo Sardon argazkilari lanetan aritu dira "Denbora" izeneko lan honetan".


"Presoa zain dago, zain egotea nahitanahiezkoa du, eta zigorraldia den epe hori ahalik eta azkarren pasatzea nahi luke, bere bizitza ez dagoelako kartzelan, kartzelatik kanpo baizik. Presoak, beraz, existentziak eman dion ondare bakarraren kontra, denboraren kontra lehiatu beharko du: paradoxa mingarri horretan bizi da."

2012/11/18

SAKABANAKETAK ERAGINDAKO BESTE ISTRIPU BAT


Sabanaketak urte honetan eragin duen hirugarren istripua izan da Etxerat elkartearen arabera.

Etxerat elkartearen oharra:

Ines del Rio eta Josu Bravoren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Ines del Rio eta Josu Bravo presoen hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela. Istripua gaur goizean gertatu da Leon inguruan. Euria hasi du eta errepidea irristakor jarri da, ondorioz, autoaren kontrola galdu dute eta erdibitzailearen aurka joan dira. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa dira, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez dute kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan dute burutu gaur Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, eta ezta bihar A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.
Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak.
Dispertsio politikaren ondorio zuzenak jasaten ditugu astebururo presoen senide eta lagunok. Milaka kilometro egin behar izaten ditugu, horrek eragiten duen neke fisikoa eta gastu ekonomikoak izugarriak direlarik. Ez dago inongo arrazoirik sakabanaketa politiko hau aplikatzeko. Gure senide eta lagunek etxetik gertu egoteko eskubidea dute, eta eskubide hori ezin da urratu. Gure senide eta lagunak etxera hurbildu behar dituzte berehala, eta ez dugu hau ez gauzatzeko inongo baldintzarik onartzen. Ezin dugu senide eta lagunok gure bizitzak arriskatzen jarraitu errepideetan. Euskal presoak Euskal Herrian behar dute izan.

2012/11/14

GIZA ESKUBIDEAK, IRTENBIDEA, BAKEA

Herrira mugimenduak datorren urtarrilaren 12an Bilboko kaleetan egingo duen Herri Mobilizazio Orokorra aurkeztu du. Hitzordua, 17:30ean izango da Casillan, eta martxak “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lema izango du.
Aurkezpenean, mobilizazioaren sustatzaile taldea osatzen duten hainbat lagunek hartu dute eta Herrirako kide den Beñat Zarrabeitiak aurkezle lanak egin ditu. Hitza, Esther Compains medikuak eta Eba Ferreira Athleticeko jokalari ohiak hartu dute.
Mobilizazioaren inguruko hainbat datu eskaini dira: lema, ordua edo isila izango dela; eta ekimenerako sortutako webgune berezia aurkeztu da baita: 

http://www.urtarrilak12.com/ 

     Ideologia, jatorri eta ogibide ezderdinetako herritar ezagunek ekin diote 
     Bilboko urtarrilaren 12rako atzera-kontuari (GARA-argazki press).

2012/11/13

13ak HERRIRA. SANTUTXUTIK DEIALDIA

Hilabete honetan espetxe politikaren aldaketa eta gaixo diren presoen askatasuna eskatzeko mozioa sartuko da Bilboko Udalean. 
Afera honetan Santutxuko Herriraren baitan dagoen INMA ASKATU lan taldeak, bere egoera jendarteratzeko propaganda, interlokuzioak garatu eta beste zenbait mobilizazio eta ekimen antolatu ditu.
Hauetako mobilizazio baten berri duzue hemen

13ak HERRIRA!


 

2012/11/12

AZAROAREN 18an "HERRIRA NOA" EKIMEN KULTURALA GERNIKAN



Azaroaren 18an, “Herrira Noa” ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua Gernikan. Euskal eszena musikaleko hainbat izen oso ezagun bertan izango dira Jai Alai Pilotalekuan 18:00tatik aurrera. Ekitaldira joan gura baduzue sarrerak Aretxabalan salgai daude 6€-tan.

Bestalde, “Herrira noa” ekimen kulturala babestu eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorrean parte harte hartzeko deia egin asmoz, Gernikako hainbat musikari eta lagunek Kortaturen “Sarri, Sarri” abesti mitikoaren bertsio berezia osatu dute.


Gogoratu behar da, Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra abiarazteko lehen ekarpena egin zuela. Kanpaina ekarpen sektorial eta indibidualez osatua egongo da.

JENDETZA BAIONAN

15.000 lagunetik gora hartu zuten parte atzo Herrira mugimenduak Baionan euskal presoen eskubideen alde eta konponbidean aurrera egiteko Baionako kaleetan burututako mobilizazioan. Manifestazio historikoa izan zen Ipar Euskal Herrian eta sentsibilitate, kolore eta jatorri ezberdinetako eragile, ordezkari eta herritarrek bertan parte hartu zuten. 
Euria ere etzen traba izan Baionara gerturatzeko. Hego Euskal Herritik 70 autobus baino gehiago (Larrabetzukoa beterik) abiatu ziren eta mobilizazioen senideek eta iheslariek toki berezia izan zuten. 
Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 12an Bilboko karriketan. Espetxe politikari, konponbideari eta bakeari baiezko borobila emateko ezinbesteko zita izango da hori ere.