2013/09/23

2013/09/03

SAKABANAKETAK ERAGINDAKO AURTENGO ZAZPIGARREN ISTRIPUA

Etxerat-en webgunean irakurrita:

Aranjuezeko gartzelan preso den Asier Aginakoren ama eta lehengusinak izan dute auto istripua aurrez-aurreko bisitara bidean. Ezbeharra, astelehen honetan izan da goizeko 10:00-etan Madrileko Guadalix de la Sierra udalerriaren parean, errepidearen estugune batean lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera dituenean. Senide biak ospitalera zuzendu ostean eta zegozkien probak egin eta gero, jasotako kolpeak eragindako lesio zerbikal eta lunbarra diagnostikatu diete. Aurrez-aurreko bisita gabe geratu dira eta kotxeak kalte handiak izan ditu.

Gogora dakargu, euskal preso politikoen senide eta lagunak milaka kilometro egitera behartuak direla astebururo dispertsio politikaren eraginez. Istripuak, osasunaren hondatzea, eta 16 kasutan ere, heriotza errepidean...hau da, egungo espetxe politikak dakarren kalte-ordaina legez dagokigun bisita eskubidea gauzatzeko.
Asierren ama eta lehengusinaren kasuekin batera, 17 dira aurten zauritutako senideak izandako zazpi istripuetan.
Etxeratek, dispertsioan oinarritutako espetxe politikarekin bukatzea eta guri eta gure senide presoei dagozkien eskubideak errespeta daitezan aldarrikatzen dugu.