2013/05/27

ELKARTASUN ASTEBURUA

Asteburu honetan hiru ekitaldi nagusi ditugu euskal preso eta iheslariei gure elkartasuna adierazteko: maiatzaren 31n "Azken barikue" Larrabetzuko plazan (Kontuz! Hilabete honetan 20:30ean), Hatortxurock 15 Atarrabian eta Lasterbidean Oiartzunen.
Adierazi zure elkartasuna!




2013/05/24

LARRABETZU FEST-en HERRIRA TXOZNA

Larrabetzu Fest ospatzen den larunbat honetan Larrabetzuko Herrira bilbuneak saltxitxa goxoak salduko ditu Andra Mari kalean.
Animatu eta egizu osteratxo bat gure txoznatik.


2013/05/23

IBILALDIA 2013an HURBILDU "HERRIRA" TXOSNARA

Datorren igandean, hilaren 26an, Bizkaiko Ikastolen aldeko festa ospatuko da Portugaleten eta, bertan ere, Herrira eta euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria presente izango dira eta 13:00etan kalejira egingo dugu.
Egun osoan zehar pasa zaitez Herriraren txosnatik.

2013/05/21

MAIATZAK 25ean: MARTXA ETA MANIFESTAZIOA BILBON

Preso gaixoak etxera! Txus askatu orain!
Maiatzaren 25ean, goizeko 10:00etan, Galdakaoko udaletxetik hasita martxa Bilboraino

13:00etan Bilboko udaletxean manifestazioa.
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!
TXUS ASKATU!!

PRESO GAIXOAK KALERA!!



2013/05/13

M18 PLAZARA!

"Lagun bakarra nahikoa da munduan argi printza bat pizteko.
Bi lagun nahikoak dira harriz harri mundua eraikitzen hasteko.
Hiru lagun nahikoak dira oztopoen gainetik jauzi egiten ikasteko.
Sei lagun nahikoak dira olatuei aurre eginez aurrera egiten hasteko.

Baina gauza batzuetarako ez bat eta ez bi, ez sei eta ez sei mila, herri guztia da beharrezkoa!"

GIZA ESKUBIDEAK
IRTENBIDEA
BAKEA

M18 PLAZARA 




2013/05/08

ONGI ETORRI LARRABETZURA, EIDER!

Gaur iluntzean, Eider Zuriarrainek, bere lagunen berotasuna jaso du Larrabetzun.
Aurreko ostiralean, Sondikako eskolatik irtetean, ertzainak atxilotu egin zuen apirilean ezarri zioten zazpi eta erdiko urteko espetxe zigorra bete zezan.
Halere, epaileak 20.000 euroko bermepean aske uztea erabaki du Auzitegi Gorenean jarritako helegitearen inguruan ebazpen baten zain.
Eiderrek, bere familiaren eta bere izenean, herritar guztiengandik jasotako hurbiltasuna eta maitasuna eskertu du.

2013/05/07

HERRI URRATS: PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Informazio garrantzitsua!!!!! 
Herri Urratsen urtero egiten dugun presoen eta iheslarien aldeko manifa ez da beti bezala “NAFARROA”tik abiatuko baizik eta “LAPURDI”tik 12etan.

EIDER ZURIARRAIN ASKE UTZI DU EPAILEAK, BERMEPEAN


Larrabetzuko manifestazioa
Bilboko Brankak berri eman duenez, astearte honetan izan da Eider Zuriarrain Entzutegi Nazionalean deklaratzen, eta 20.000 euroko bermea ezarrita aske uztea ebatzi du epaileak.
Ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak, Sondikan, lanetik irteterakoan, apirilean ezarri zioten zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra bete zezan.
Halere, epai horren aurka Auzitegi Gorenean jarritako helegitearen inguruan ebazpen baten zain, aske uztea erabaki du gaur epaileak.
2011ko otsailean atxilotu zuten aurrenekoz Deustuko bizilaguna, Urruñan (Lapurdi), haren aurkako euroagindua onartu ondoren.
Hilabete bat beranduago Estatu espainolera entregatu eta espetxeratu egin zuten. 2011ko urrian aske utzi zuten, 10.000 euroko bermea ordainduta.
Iragan otsailean egindako epaiketaren ebazpena apirilean eman zuen ezagutzera Entzutegi Nazionalak, eta zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion.

Informazioa: naiz.info 







2013/05/02

GAIXO LARRAIAK DITUZTEN PRESOEN HERRIETAKO ALKATEEK BATZORDE BAT OSATU DUTE

Hernani, Arbizu, Agurain, Errenteria, Lasarte-Oria, Ondarroa eta Larrabetzuko alkateek batzorde bat osatu dute eta elkarrizketa erronda hasiko dute alderdi eta erakundeekin, herri horietakoak diren eta gaixotasun larriak dituzten presoen bizi baldintzak bete daitezen konpromisoak eskatzeko.
Gaixotasun larria duten presoak dituzten zazpi herritako alkateak elkartu egin dira eta batzorde bat osatu dute, urtarrilaren 7an Bilbon izan zen manifestazio erraldoiaren ondotik gizartearen gehiengoak presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duela egiaztatu dela-eta.
Luis Intxauspe (Hernani), Miren Mendinueta (Arbizu), Julen Mendoza (Errenteria), Pablo Barrio (Lasarte-Oria), Argia Ituarte (Ondarroa) eta Mariasun Gaztelu (Larrabetzu) izan dira taldearen aurkezpenean. Maider Garcia de Vicuña Aguraingo alkatea ere batzordeko kide da, baina ezin izan du prentsaurrekoan egon.
Azaldu dutenez, Xabier Lopez Peñaren eta Anjel Figueroaren heriotzek gaixorik dauden presoen egoera «muturrekoa» dela erakutsi dute. Batzordea osatzea erabaki dute, alkate gisa ardura daukatelako beren herritarren bizi baldintzak bermatuak izan daitezen.
Horregatik, elkarrizketa erronda hasiko dute alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariekin, egoeraren inguruan hitz egiteko eta konpromisoak eskatzeko. Azken helburua, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.

Alkateak
Jon Urbe7ARGAZKI PRESS
naiz.info eta berria.info egunkarietatik hartutako informazioa

2013/05/01

HERRIRAREN AGERRALDIA GUGGENHEIMEN





Herrira mugimenduak agerraldi publikoa burutu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean. Bertan, Beñat Zarrabeitia bozeramaileak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean eta mugimenduko beste kide batzuek hizkuntza ezberdinetan informazioa eskaintzen zuten eskuorriak banatu dituzte bertara hurbilduko turisten artean.