2013/02/22

ELURRA, IZOTZA, EURIA...DISPERTSIOAREN KRUDELKERIA!

Izugarrizko ekaitza dago iragarrita asteburu honetarako. Euskal presoen hurkoek milaka kilometro egin behar dituzte egun hauetan ere.
Nekea, tentsioa, beldurra. 
Beste asteburu bat dispertsioaren erruleta makabroa honetan! Noiz arte?

Ateak irekitik hartutako artikulu eta bideoa.


2013/02/21

BIHAR, OTSAILAKO "AZKEN BARIKUE"

Bihar, otsailak 22, arratsaldeko 20:00etan hilabete honetako azken ostiraleko elkarteratzea egingo dugu.
Bertan, Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten hamarnaka presoen askatasuna aldarrikatuko dugu. 
Izan ere, hilabete eskasa besterik ez da falta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren Sala Handiak Del Rio kasuan Espainiar Estatuak jarritako helegitea aztertzeko egitekoa den saioa burutzeko.


2013/02/18

ETXERATEK XII. BATZAR NAZIONALA BURUTU DU LEIOAN

Etxeratek XII. Batzar Nazionala egin zuen atzo Leioako campusean. Igaro berri den urtearen balantzea egin eta aurrera begirako ildoak jorratu zituzten, aurretik herri eta eskualdeetan landu den ponentzia baten gainean lan eginez.
Informazioa etxerat.info webgunean.



2013/02/16

197/2006 DOKTRINA ETEN


Giza eskubideak, konponbidea, bakea.

Datorren martxoaren 20an, Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines de Rio euskal herritarraren auzia berraztertuko du.

2013/02/03

SAKABANAKETAK ERAGINDAKO URTEKO LEHEN ISTRIPUA


Herrera-ko espetxean dagoen Mitxel Turrientes preso politikoaren hiru lagunek sakabanaketa politikak eragindako 2013. urteko lehen istripua izan zuten atzo gauean, bisitara zihoazela, Etxerat elkarteak adierazi duenaren arabera.
Burgos parean, kazkabarra eta izotza tarteko, autoaren kontrola galdu zuten. Hala ere, hiru lagunak ez ziren zaurituak suertatu, nahiz eta autoak kolpe handia hartu zuen Gauzak horrela, bisitarik gabe itzuli ziren etxera.
Etxeratek eman dituen datuen arabera, 2012. urtean hamahiru istripu eragin zituen sakabanaketa politikak eta politika hau martxan jarri zenetak hamasei lagunek galdu dute bizia errepidean.
Horregatik, sakabanaketarekin «berehala» amaitzea eskatu du, «gure biziak arriskuan jartzen ditu eta». Era berean, euskal preso politikoen eskubideak bermatzeko eskatu du.