2012/12/29

2012KO AZKEN BARIKUEK: ARGAZKI-MUNTAIA


LARRABETZUKO HERRIRA
2012ko abenduaren 28a

Gaur, hilabete honetako "azken barikue". Doan urte honen "azken barikue".

Urtean zehar, azken barikuek, nahiz eta Herrira plataformak antolatu, hainbat talde eta elkartei esker osatu ditugu. Horregatik gure eskerrik eta beroenak bai elkarte eta parte hartu duzuen norbanako guztioi. Zuek barik ez zen azken barikurik egingo. Ez zen ere euskal presoak dauzkaten eskubideen urraketa salatzea posible izango.

2012/12/27

URTEKO AZKEN BARIKUE

Bihar urteko azken barikue Plazan 20:00etan.
Urtean zehar Larrabetzuko Herrira bilgunearekin batera "azken barikuek" antolatzen lagundu duten elkarte, talde eta banako guztiei ESKERRIK ASKO!


2012/12/20

ATZOKO EKITALDIKO ARGAZKI MUNTAIA

Zorionak Josu! from herriralarrabetzu on Vimeo.

OMENALDI HUNKIGARRIA!

Josu
Josu lagun, senide, militante eta burkide.
Gaurkoan, zure urtebetetze egunean, 10 urte betetzen dira atxilotua izan zinela. 10 urte ziega ilun, zikin eta ilun batean sartu eta giltzaperatu zintuztela.

Horrela hasi da gaur gauean, bere urtebetetze egunean, Josuri egin diogun omenaldi xume eta hunkigarrian.
Hainbat senide, lagun eta herritar batu gara besarkada bero bat Almeriako kartzelara bidaltzeko.

Abestiz, dantzaz, bideoz, eta bertsoz osatu da ekitaldia; eta ez da falta izan Josemi, Anabel eta gainontzeko euskal preso eta iheslari guztientzat besarkada beroa.
Ekitaldia amaitzeko... manifestazioa eta txokolatada.

Zorionak Josu!





2012/12/17

ZORIONAK JOSU!


TXALOKA AMAITU DA FILMAREN EMANALDIA

Larrabetzuko Herrira bilguneak eta Hori Baiek antolatuta, ostiral gauean ehun lagun inguru elkartu ginen Larrabetzuko eskolan, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikusteko. 
Filma amaituta, gainera, Josu Martinez filmaren zuzendariaren azalpenak entzuteko aukera izan genuen. Dokumentala egiteko helburuak ez ezik, jasandako oztopoak ere izan ditu aipagai. Tartean, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak jarritako salaketa, "pelikula ikusi ere izan gabe". 

2012/12/13

BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK

Bariku honetan, abenduak 14an, Eskolako jantokian, arratsaldeko 7:30ean
"BARRURA BEGIRATZETZEKO LEIHOAK" filma ikusi ahal izango dugu.
Hemen daukazue trailerra:

2012/12/10

DURANGOKO LIPDUB IKUSGARRIA!

Giro bikainean burutu zen larunbat arratsaldean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Lipdub-a. Milaka lagun, eremu askotan lanean dabiltzan sortzaile eta kirolariak, aldarrikapen argi bat, eta giro izugarria. 
Hainbat larrabetzuar ere han izan ginen ekimenean parte hartzen.  

Hemen duzue bideo ofiziala:
 

2012/12/08

JOSU: URTEBETETZEA ETA HAMAR URTE KARTZELAN

Josu Gineak, abenduaren 19an (bere urtebetetze egunean), 10 urte beteko ditu Frantziako eta Espainiako kartzeletan preso. 
2002ko abenduan atxilotu zuten Frantzian eta 2010eko apirilaren 7an Espainaratua izan zen.

Abenduaren 9an, domeka osteko kontzentrazioan, argazkia aterako dugu.

Eta 19an, asteazkenez, arrastiko 7:00etan bere egoera salatzeko eta urtebetetzea ospatzeko plazan batuko gara.

Entrega egunean espainiar poliziak grabatutako irudiak:


ZORIONAK ETA JOSU HERRIRA!



2012/12/07

GABONETAKO ELKARTASUN OTZARA


Presoen aldeko gabonetako zozketa martxan dago.
Herriko ostalari, lantegi, elkarte eta banakakoen artean osatutako otzara ikusgai dago Aretxabalan
Tiketak herritik salgai: 1€=2 zenbaki. 
Zenbaki sariduna gabonetako loteriaren (abenduaren 22an) lehenengo zenbakiaren azken 3 zifretatik aterako da.

2012/12/04

DENA PREST LIPDUB ERRALDOIRAKO!

Euskal preso eta iheslarien eskubideekiko errespetua aldarrikatu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei konponbiderako bidera batu daitezela eskatzeko antolatu du larunbaterako ekitaldia Herrira-k. 

Baina ez da nolanahiko mobilizazioa izango. Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kultur ukitu alaia izango du protestak. Milaka herritar kalean bildu, eta presoen eskubideen alde dantzan jarri nahi ditu Herrira-k. Mobilizazioa grabatu, eta lipdub-a osatuko du ondoren. 

Gidoia, musika eta protagonismo berezia izango duten lagunak lotuak ditu presoen eskubideen aldeko elkarteak. Horien artean izango dira musikariak, bertsolariak, antzezleak, eskalatzaileak, akrobatak, pailazoak eta abar, 11 gunetan banatuta. 

Grabazioa mobilizazio handi bihurtzeko, ordea, milaka herritar behar dituzte, eta bertan parte hartzeko eskatu dute antolatzaileek. 

Larrabetzun 14:00etan geratuko gara (15:00etan Azokan egoteko). 

Bideo honetan eta planoan duzue ibilbidea (Santa Ana-Artekale-Andra Mari-Goienkale-Santa Ana):

 

2012/12/03

HERRIRA DENDA DURANGOKO AZOKAN

Herrira denda egongo da Durangoko Azokan (Artekale 53).

Herrira markaren arropa berria ere bertan izango dugu salgai. Gabonak baino lehen on-line bidezko salmentan izango da www.herriradenda.net helbidean. Hiri eta herrietan Gabonetan saltoki gune ezberdinak izango dira.
                                                                  



2012/12/02

AZKEN BARIKU ARRAKASTATSUA

Ostiral honetan, azaroko "AZKEN BARIKUE"n 132 lagun bildu gara. Larrabetzuko kirolariek bat egin dute Herrirak egin duen deialdiarekin.
Eskerrik asko!
Polita, ederra, hunkigarria...
Hilabete honetako 28an urte honetako AZKEN BARIKUE!
Kristona izango da. 
200etik gora baietz!
Hurrengo deialdia:
Libdab-a Durangon: abenduaren 8an.