2013/01/26

ETXERAT: URTARRILEKO TXOSTENA

Urtarrilean espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena argitaratu du etxerat-ek.
Horrez gain, urtarrilaren 12ko manifestazioaren eta Hatortxurock-en balorazioa ere egiten du.








2013/01/19

HERRIRAREN BILGUNE NAZIOANALA DATORREN ZAPATUAN


Herrirak urrats garrantzitsua emango du datorren larunbatean, hilak 26, Irungo Ficoban. Bertan, gure lehen Nazio Bilgunea burutuko baitugu. Hitzordua 09:30tan abiatuko da eta euskal geografia osoko herri, auzo eta hiriburu ezberdinetan Herrira mugimendua osatzen dugun pertsonentzako elkargunea izango da.

Bilgune Nazionalean mugimenduaren lan ildo nagusiak finkatuko ditugu eta gure aldarrikapenak eta lanak jendarteratu eta bultzatzeko ahalegina indartzeko beste urrats bat izango da. Izan ere, gure helburua argia da, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldarria bizitza soziala dagoen esparru guztietara eraman eta bertan adostasun zabalak eraikitzea.
Lehen mailako erronka da gero eta sektore eta pertsona gehiagorekin konektatzea eta amankomuneko lana sustatzea. Eginkizun horretan, antolakuntza eredu egoki bat, komunikazio eta hedapen praktika zuzena, ekimen parte hartzaileak abiaraztea eta harremanen lanketa ireki eta gertuko bat sustatzea ezinbestekoak izango dira.
200 lagunek hartu dute parte atariko lan bileretan eta kopuru hori biderkatu egiten da herri eta auzoetan egindako asanblada edo bilkuretan. Irunen egitekoa den Bilgune Nazionalean Herriran lanean edo ekarpena egiten ari diren ehunka lagunen parte hartzea aurreikusten da.
Informazioa http://herrira.org webgunean.



2013/01/15

URTARRILAK 12: ZORIONAK GUZTIOI!


Presoen eskubideen alde Bilboko kaleek gainezka egin dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienean.


Giza uholde erraldoi batek Bilbo hartu zuen larunbatean presoen eskubideen eta konponbidearen alde Euskal Herrian sekula egindako mobilizaziorik handiena osatuz. Bertan, euskal geografia osotik etorritako lagunak eta Madril, Katalunia, Kurdistan, Kolonbia edo Uruguaytik etorritako pertsonak izan dira.
Denbora luzean gogoratuko den mobilizazioa eta irudia izan zen Bilbon. Sentsibilitate eta ideologia askotariko lagunak bildu ziren indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu, giza eskubide guztien errespetua aldarrikatu eta bakea eta konponbidean aurrera urratsak
Euria etzen oztopoa izan eta ibilbidearen zatirik handienean pertsona gehiago biltzea ezinezkoa zen. Euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia irudikatu zuen mobilizazioaren argazkiak, presoen afera berriro ere lehen lerroan kokatuz. Frantzia eta Espainiako Gobernuek erantzun positiboa eskaini beharko lukete euskal jendartearen gehiengoaren nahiari.
Indar metaketa, jendartearen aktibazioa eta gero eta sektore gehiago eta desberdinen arteko elkarlanak larunbatean Bilbon islatutako errealiatea indartzen eta garatzen jarraitu beharko dute.

Argazki galeria(Herrira)
Argazki galeria  (Argia)
Argazki galeria (naiz.info)


2013/01/11

U12 MANIFESTAZIOAREN OSTEAN, HERRIRAKO KARPA ZABALIK IZANGO DA AREATZAN



Urtarrilaren 12an Herrirak karpa bat jarriko du goizeko 11:00etatik aurrera Areatzan. Goiz osoan zehar musika emanaldia, erakusketa, janari eta edari eskaintza… izango da.
16:00ak arte zabalik izango da, eta manifestazioa amaitu ostean berriro zabalduko da berriro, 22:30ak arte.

2013/01/07

EGUN OSOKO EGITARAUA URTARRILAREN 12RAKO


http://bilbokobranka.info/?p=29746  orrialdetik hartutako informazioa

Urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak deitutako Herri Mobilizazio Orokorrari begira egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira Alde Zahar inguruan. Era horretan manifestazioan parte hartuko duten lagunei egunean zehar ere Bilbora gerturatzeko deia luzatu diete euskal preso eta iheslari politikoen aldeko mugimendutik.

Goizeko 11:00etatik aurrera Areatzan egitasmo ugari egongo dira Herrirak antolatuta, besteak beste, herri kirolak, rokodromoa, karpan musika emanaldia, janari eta edari eskaintza, komiki erakusketa, graffiti eta talaparta tailerrak eta puzgarriak. Gauzak horrela, adin guztietako lagunek goiz paregabea igarotzeko aukera izango dute.

Eguerdiari begira, 12:30ak aldera, Alde Zaharrean barrena trikitixa, bertso-batukada, zanpantzarrak, bertsolariak eta batukada egongo dira giroa alaitzeko eta bazkal aurretik dantza aupur bat egiteko aukera zabalduz.

17:30ean, eguneko hitzordu nagusiaren txanda izango da, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorra abiatuko baita Kasillatik. Martxa, Autonomia kalean behera joango da Zabalburuko plazara heldu arte; ondoren, Urtado Amezaga hartu eta Udaletxean izango du amaiera plaza Biribila zeharkatu eta gero.