2013/03/31

XABIER LOPEZ PEÑA EUSKAL PRESOA HIL DA

Xabier Lopez Peña euskal presoa hil da (Galdakao 1958-Paris 2013). Arazo kardiobaskularrak zituen aurretik ere, eta hilaren 11n espetxetik erietxera eraman zuten bihotzekoak jota. Haren egoerak okerrera egin zuen ostegun eta ostiralean, eta atzo goizaldeko ordubatean hil zen. 
Familiak ez du ezer jakin hil denetik hamabi ordu pasatu arte. Presoa bisitatzera joan direnean izan dute heriotzaren berri.
Heriotza salatzeko, elkarretaratzeak antolatu ditu Herrira mugimenduak, gaur Basaurin, eta bihar Galdakaon, 20:00etan.


Herrira mugimenduaren komunikatua hemen.

2013/03/28

ZORIONAK KURRILLO!

Gaur, martxoak 28, Josemiren eguna da. Zorionak eta eutsi gogor!




Eta hemen ihazko urtebetetzeko argazkiak:

2013/03/26

PRESO BATEN LAGUNEK ISTRIPUA IZAN DUTE JAENETIK BUELTAN


Jabi Martinez Izagirre Usansoloko presoaren  lagunek istripu bat izan dute, bisitatik itzultzen ari zirela.


Onik dira autoan zihoazenak. 
2010. urtetik kalean behar zuen Martinezek, baina 'Parot doktrina' ezarrita 2022. urtera arte luzatu zioten espetxealdia.Jaeneko (Espainia) espetxean da Martinez, eta hura bisitatzetik zetozela istripu bat izan dute haren lagunek, Madrilen. Ez dira zauritu, baina autoak kalte handiak izan ditu. Ibilgailu ugarik jo zuten elkar, eta beste auto batean zihoan andre bat erietxera eraman zuten, larri.Martinezi 197/2006 doktrina ezarri zioten. 2010. urtean zen libre geratzekoa, baina 2022. urtera arte luzatu zioten espetxe zigorra.



2013/03/15

ETXEAN PRESO ZEGOEN ANGEL FIGUEROA HIL DA


Ostegun honetan, 14:30 aldera hilik aurkitu dute Anjel Figueroa Fernandez euskal preso politikoa bere etxean. Algortarra espetxeratze arinduan zuten preso, epilepsia bezalako gaixotasun larria pairatzen baitzuen. 41 urte zituen soilik eta preso eman du ia bizi erdia, 1994an atxilotu zutenetik. Sakabanaketaren krudelkeriak ere gogor astindu zuen Anjel eta bere familia. Bere amama, Antonia Hernandez Rodriguez, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 


Herrira mugimenduak doluminak eta besarkadarik sentikorrena helarazi nahi dizkio bere senide eta gertukoei. Horrekin batera, larri gaixo dauden presoen askatasuna eta salbuenezko neurriekin amaitzeko premia aldarrikatu nahi dugu beste behin ere.

Herriraren komunikatua hemen.
.

2013/03/14

GAIXO LARRIEN EGOERA ETA ESPETXEETAKO BIZI BALDINTZAK SALATU DITU ETXERATEK


Beste behin, euskal preso politikoek jasan behar izaten dituzten baldintza gogorrak eta honen ondorioak salatzera atera behar izan dugu Etxeratetik.
Astelehen hontan Jaiki Hadi medikuen elkarteak bi preso gaixoren berri eman zuen, Ibon Fernandez Iradi eta Ventura Tomé, hain zuzen ere. Lehenaren kasuan, esklerosi anizkoitza diagnostikatu diote, hau da, gaixotasun sendaezin bat du. Eta Toméren kasuan, prostatako adenomakartzinoma aurkitu diote; "gradu ertaineko" gisa etiketatua.

2013/03/12

KORRIKA 18: EMAN EUSKARA PRESO ETA IHESLARIEI

Martxoaren 14tik 24ra bitartean, Andoainen hasi eta Baionan amaituko den euskararen aldeko lasterketa herrikoiari babesa eskaintzen dio Herrira mugimenduak. Bertan, preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak lekua ere izan dezan, beti ere ekimenaren aldarrikapen nagusia euskararen erabilera bultzatzea dela ahaztu gabe.


2013/03/10

ETXERAT: OTSAILEKO TXOSTENA

Otsailan espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena argitaratu du etxerat-ek.
Horrez gain, Amaia Izkori (Ines del Rio presoaren abokatua) elkarrizketa, espetxeetako eskubide urraketak eta bestelako gertakariak, agenda...



Hemen gaztelaniazko bertsioa.