Beharrezkoa da mundu osoan zehar
barreiaturik dauden euskal iheslari politikoen oinarrizko giza
eskubideak errespetatzea eta pairatzen dituzten salbuespen neurriak eta
jazarpena etetea.
Euskal
Herrian aski ezaguna da euskal preso politikoek pairatzen duten giza
eskubideen urraketa, beraiei ez ezik euren senide eta lagunei ere
sufrimendua eragiten dieten salbuespen neurri eta espetxe politika
ankerraren ondorioz.
Horiek
horrela, agerikoa da euskal jendartearen gehiengo zabal batek, Espainia
eta Frantziako gobernuek indarrean mantentzen dituen salbuespen
neurriak eten eta konponbide klabeetan oinarritutako espetxe politika
aplikatzea eskatzen duela. Euskal Herrian giza eskubideen errespetua
bermatu eta konponbide eta bake justu bat erdiesteko beharrezko urratsa
da hau.
Gatazkak
sorturiko ondorioen zerrenda luzean, euskal iheslari politikoen
errealitateaz hitz behar dugu ezinbestean. Ehunka dira munduan zehar
barreiaturik dauden euskal herritarrak eta haien egoerari irtenbidea
ematea beharrezkoa da.
Herriraren
aburuz, urte luzetako sufrimendua atzean utzi eta konponbidearen bidean
aurrera urratsak emateko, aurreneko pausoa pertsona guztien giza
eskubideak errespetatzea da. Norabide honetan, oinarrizkoa da iheslari
guztien eskubideak errespetatzea eta duintasunez bizitzeko aukera
izatea.
Ehunka
euskal herritar dira, euren herritik kanpo 5, 10, 20 edo 30 urte
daramatzatenak, familia eta lagunak milaka kilometrotara dituztela, kasu
batzutan ozeanoa ere tartean dela. Haietako bakoitzaren kasua berezia
da, baina haien artean paperik gabeko pertsonak ditugu, helbide legalik
gabekoak eta sarritan zailtasun handiak dituzten osasun asistentzia eta
zerbitzu egokiak jasotzeko. Ez dute
lan arautu bat izateko aukerarik eta maizegi muturreko egoera latzetan
bizi dira. Horien artean, deportazioan bizitzera behartuak izan diren
hainbat euskal herritar, inolako babes juridikorik gabe Euskal Herritik
milaka kilometrotara urrundutakoak.
Pairatzen
duten jazarpena erabat zailtzen du Euskal Herriarekin duten harremana
zein euren eguneroko bizitza. Salbuespen neurri berezituen jo mugan bizi
dira: besteak beste, lege berezien menpeko atxiloketak, gerra zikina,
entregak, euroaginduak, estradizio prozedurak, konfinamenduak…
Neurri
berezi guzti hauek, sufrimendua eragiten duten iheslariengan eta baita
beraien ingurune hurbilean ere. Egoera hauek iraganean uztea beharrezkoa
da konponbide eta bake egoeran aurrera egiteko.
Bide
honetan, iheslari politikoen kasuan bi lehentasun ezarri ditu Herrira
mugimenduak: Duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzea eta jasaten
dituzten salbuespen neurriak indargabetzea.
Pertsona
hauen salbuespen egoera gizarteratzeko eta haien giza eskubideak
errespetatu beharra euskal gizarteari helarazteko konpromisoa du Herrira
mugimenduak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario