Gaixotasun larria duten presoak dituzten zazpi herritako
alkateak elkartu egin dira eta batzorde bat osatu dute, urtarrilaren 7an
Bilbon izan zen manifestazio erraldoiaren ondotik gizartearen
gehiengoak presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duela egiaztatu
dela-eta.
Luis Intxauspe (Hernani), Miren Mendinueta (Arbizu), Julen Mendoza (Errenteria), Pablo Barrio (Lasarte-Oria), Argia Ituarte (Ondarroa) eta Mariasun Gaztelu (Larrabetzu) izan dira taldearen aurkezpenean. Maider Garcia de Vicuña Aguraingo alkatea ere batzordeko kide da, baina ezin izan du prentsaurrekoan egon.
Azaldu dutenez, Xabier Lopez Peñaren eta Anjel Figueroaren heriotzek gaixorik dauden presoen egoera «muturrekoa» dela erakutsi dute. Batzordea osatzea erabaki dute, alkate gisa ardura daukatelako beren herritarren bizi baldintzak bermatuak izan daitezen.
Horregatik, elkarrizketa erronda hasiko dute alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariekin, egoeraren inguruan hitz egiteko eta konpromisoak eskatzeko. Azken helburua, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.

Jon Urbe7ARGAZKI PRESS |
naiz.info eta berria.info egunkarietatik hartutako informazioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario