2013/05/01

HERRIRAREN AGERRALDIA GUGGENHEIMEN





Herrira mugimenduak agerraldi publikoa burutu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean. Bertan, Beñat Zarrabeitia bozeramaileak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean eta mugimenduko beste kide batzuek hizkuntza ezberdinetan informazioa eskaintzen zuten eskuorriak banatu dituzte bertara hurbilduko turisten artean.


Agerraldiak bi ardatz nagusi izan ditu eta #M18Plazara ekimena bultzatzea izan du helburu. Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotara iritsiko den mobilizazio deszentralizatuan parte hartzeko deia egin du Zarrabeitiak. Espetxe politikaren aldaketa, giza eskubideen errespetua, konponbidea eta bakea eraikitzearen alde dauden herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatuz. Izan ere, herritarren parte hartzea ezinbestekoa eta giltzarria izango baita egun inmobilismotik inboluziorako bidea egiten ari den Espainiako Gobernuaren jarrera mugiarazteko.
Bestetik, Herrirak deialdi berezia egin du arrazoi ezberdinengatik Euskal Herritik kanpo dauden euskal herritarrei datorren maiatzaren 18an #M18Plazara ekimenarekin bat egiteko. Egungo bizitokiko plazak hartu eta Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko garaia dela aldarrikatzeko. Dagoeneko mobilizazio batzuk konfirmatu ditugu -Bartzelonan edo Argentinan- eta datozen egunetan gehiago baieztatzeko tenorean izango gara. Horrekin batera, aldarrikapen hauekin bat egiten duten bestelako herritar solidarioei ere enplazamendu berdina helarazten diegu. Dauden tokian daudela, plazetara joan eta euskal preso politikoen eskubideen eta konponbidearen aldeko aldeko aldarria zabaldu dezatela. Informazio gehiago behar izanez gero, herrira@herrira.org helbidearekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu.
Atxikitako dokumentuetan Zarrabeitiak egindako adierazpenak eta agerraldiko argazkiak helarazten dizkizuegu.
Mila esker
Herrira

No hay comentarios:

Publicar un comentario