2013/05/07

EIDER ZURIARRAIN ASKE UTZI DU EPAILEAK, BERMEPEAN


Larrabetzuko manifestazioa
Bilboko Brankak berri eman duenez, astearte honetan izan da Eider Zuriarrain Entzutegi Nazionalean deklaratzen, eta 20.000 euroko bermea ezarrita aske uztea ebatzi du epaileak.
Ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak, Sondikan, lanetik irteterakoan, apirilean ezarri zioten zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra bete zezan.
Halere, epai horren aurka Auzitegi Gorenean jarritako helegitearen inguruan ebazpen baten zain, aske uztea erabaki du gaur epaileak.
2011ko otsailean atxilotu zuten aurrenekoz Deustuko bizilaguna, Urruñan (Lapurdi), haren aurkako euroagindua onartu ondoren.
Hilabete bat beranduago Estatu espainolera entregatu eta espetxeratu egin zuten. 2011ko urrian aske utzi zuten, 10.000 euroko bermea ordainduta.
Iragan otsailean egindako epaiketaren ebazpena apirilean eman zuen ezagutzera Entzutegi Nazionalak, eta zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion.

Informazioa: naiz.info 







No hay comentarios:

Publicar un comentario