2012/12/17

TXALOKA AMAITU DA FILMAREN EMANALDIA

Larrabetzuko Herrira bilguneak eta Hori Baiek antolatuta, ostiral gauean ehun lagun inguru elkartu ginen Larrabetzuko eskolan, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikusteko. 
Filma amaituta, gainera, Josu Martinez filmaren zuzendariaren azalpenak entzuteko aukera izan genuen. Dokumentala egiteko helburuak ez ezik, jasandako oztopoak ere izan ditu aipagai. Tartean, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak jarritako salaketa, "pelikula ikusi ere izan gabe". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario