2012/12/04

DENA PREST LIPDUB ERRALDOIRAKO!

Euskal preso eta iheslarien eskubideekiko errespetua aldarrikatu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei konponbiderako bidera batu daitezela eskatzeko antolatu du larunbaterako ekitaldia Herrira-k. 

Baina ez da nolanahiko mobilizazioa izango. Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kultur ukitu alaia izango du protestak. Milaka herritar kalean bildu, eta presoen eskubideen alde dantzan jarri nahi ditu Herrira-k. Mobilizazioa grabatu, eta lipdub-a osatuko du ondoren. 

Gidoia, musika eta protagonismo berezia izango duten lagunak lotuak ditu presoen eskubideen aldeko elkarteak. Horien artean izango dira musikariak, bertsolariak, antzezleak, eskalatzaileak, akrobatak, pailazoak eta abar, 11 gunetan banatuta. 

Grabazioa mobilizazio handi bihurtzeko, ordea, milaka herritar behar dituzte, eta bertan parte hartzeko eskatu dute antolatzaileek. 

Larrabetzun 14:00etan geratuko gara (15:00etan Azokan egoteko). 

Bideo honetan eta planoan duzue ibilbidea (Santa Ana-Artekale-Andra Mari-Goienkale-Santa Ana):

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario