2012/12/29

2012KO AZKEN BARIKUEK: ARGAZKI-MUNTAIA


LARRABETZUKO HERRIRA
2012ko abenduaren 28a

Gaur, hilabete honetako "azken barikue". Doan urte honen "azken barikue".

Urtean zehar, azken barikuek, nahiz eta Herrira plataformak antolatu, hainbat talde eta elkartei esker osatu ditugu. Horregatik gure eskerrik eta beroenak bai elkarte eta parte hartu duzuen norbanako guztioi. Zuek barik ez zen azken barikurik egingo. Ez zen ere euskal presoak dauzkaten eskubideen urraketa salatzea posible izango.


Sakabanaketa, gaixo larriak, Parot doktrina, bizi osorako kartzela zigorra… Madrilek eta Parisek ez dute amore ematen. Gure eskuetan, danon eskuetan dago egoerari buelta ematea.

Egun honetan ezin gara ahaztu batez ere herriko hiru presoekin:
·         Josemi. Gaixotasun larri bati eusten, etxean egon beharrekoan.
·         Josuk hileon bete ditu 10 urte kartzelan eta 12 etxetik kanpo.
·         Anabel. Aiur bere semea lau horma artean hezten.

    GEURE BIHOTZETAN ZAUDETE ETA GAUR INOZ BAINO GEHIAGO.

Ez gara nekatuko, ez daukagu horretarako eskubiderik.
Plazak betetzen jarraituko dugu. Distantziak laburtzen saiatuko gara, zeuek eta zeuon kideak HERRIRA ekarri arte. Hori da gure konpromisoa.

Amaitzeko, berriro eskertu zeuon inplikazioa eta animatu aurrerantzean ere, orainarte jorratu dugun bidea jarraitzen.

Denon eskuetan dago.

Eskerrik asko Larrabetzuko Herrira bilgunearen izenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario