2013/01/19

HERRIRAREN BILGUNE NAZIOANALA DATORREN ZAPATUAN


Herrirak urrats garrantzitsua emango du datorren larunbatean, hilak 26, Irungo Ficoban. Bertan, gure lehen Nazio Bilgunea burutuko baitugu. Hitzordua 09:30tan abiatuko da eta euskal geografia osoko herri, auzo eta hiriburu ezberdinetan Herrira mugimendua osatzen dugun pertsonentzako elkargunea izango da.

Bilgune Nazionalean mugimenduaren lan ildo nagusiak finkatuko ditugu eta gure aldarrikapenak eta lanak jendarteratu eta bultzatzeko ahalegina indartzeko beste urrats bat izango da. Izan ere, gure helburua argia da, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldarria bizitza soziala dagoen esparru guztietara eraman eta bertan adostasun zabalak eraikitzea.
Lehen mailako erronka da gero eta sektore eta pertsona gehiagorekin konektatzea eta amankomuneko lana sustatzea. Eginkizun horretan, antolakuntza eredu egoki bat, komunikazio eta hedapen praktika zuzena, ekimen parte hartzaileak abiaraztea eta harremanen lanketa ireki eta gertuko bat sustatzea ezinbestekoak izango dira.
200 lagunek hartu dute parte atariko lan bileretan eta kopuru hori biderkatu egiten da herri eta auzoetan egindako asanblada edo bilkuretan. Irunen egitekoa den Bilgune Nazionalean Herriran lanean edo ekarpena egiten ari diren ehunka lagunen parte hartzea aurreikusten da.
Informazioa http://herrira.org webgunean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario