2013/01/07

EGUN OSOKO EGITARAUA URTARRILAREN 12RAKO


http://bilbokobranka.info/?p=29746  orrialdetik hartutako informazioa

Urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak deitutako Herri Mobilizazio Orokorrari begira egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira Alde Zahar inguruan. Era horretan manifestazioan parte hartuko duten lagunei egunean zehar ere Bilbora gerturatzeko deia luzatu diete euskal preso eta iheslari politikoen aldeko mugimendutik.

Goizeko 11:00etatik aurrera Areatzan egitasmo ugari egongo dira Herrirak antolatuta, besteak beste, herri kirolak, rokodromoa, karpan musika emanaldia, janari eta edari eskaintza, komiki erakusketa, graffiti eta talaparta tailerrak eta puzgarriak. Gauzak horrela, adin guztietako lagunek goiz paregabea igarotzeko aukera izango dute.

Eguerdiari begira, 12:30ak aldera, Alde Zaharrean barrena trikitixa, bertso-batukada, zanpantzarrak, bertsolariak eta batukada egongo dira giroa alaitzeko eta bazkal aurretik dantza aupur bat egiteko aukera zabalduz.

17:30ean, eguneko hitzordu nagusiaren txanda izango da, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorra abiatuko baita Kasillatik. Martxa, Autonomia kalean behera joango da Zabalburuko plazara heldu arte; ondoren, Urtado Amezaga hartu eta Udaletxean izango du amaiera plaza Biribila zeharkatu eta gero.


No hay comentarios:

Publicar un comentario