2012/11/12

JENDETZA BAIONAN

15.000 lagunetik gora hartu zuten parte atzo Herrira mugimenduak Baionan euskal presoen eskubideen alde eta konponbidean aurrera egiteko Baionako kaleetan burututako mobilizazioan. Manifestazio historikoa izan zen Ipar Euskal Herrian eta sentsibilitate, kolore eta jatorri ezberdinetako eragile, ordezkari eta herritarrek bertan parte hartu zuten. 
Euria ere etzen traba izan Baionara gerturatzeko. Hego Euskal Herritik 70 autobus baino gehiago (Larrabetzukoa beterik) abiatu ziren eta mobilizazioen senideek eta iheslariek toki berezia izan zuten. 
Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 12an Bilboko karriketan. Espetxe politikari, konponbideari eta bakeari baiezko borobila emateko ezinbesteko zita izango da hori ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario